"Gazte 1+ EZ!" eta "Egin dezagun Bidea", asteburu honetarako derrigorrezko bi zita
Presoak eta gazte auziperatuak. Bi errealitate oinarri berberarekin: oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urraketaren ondorio. Asteburu honetan gazteok bi zita garrantzitsuren aurrean aurkitzen gara. Zoritzarrez, berriro ere kalera atera beharko gara gure eskubideak defendatu eta hauek errespeta daitezen exijitzeko.
Demokrazia eza ukaezinezko errealitatea da oraindik Euskal Herrian. Ehundaka izan dira azken urteetan atxilotu, torturatu eta espetxeratutako gazteak. Ehundaka dira beraz, epaiketaren zain, kartzelan edota baldintzapeko askatasun faltsuan aurkitzen diren gazteak, baita atxilotzeko arriskuan jarraitzen duten gazte andana. Horrek gazteon gaineko errepresio bortitzaren adierazle besterik ez da, betikotu ezin daitekeen egoera larria, onartu ezin dezakegun egoera alegia.
Gazte 1+ EZ! Dinamikak argi erakusten du gazteok herri honetan errepresioaren jopuntuan aurkitzen garen sektorea garela, dinamika horren baitan bildutako gazte auziperatuek, gazteriaren eskubideen urraketa etengabearen testigu zuzenenak izanik. Eskubide zibil eta politikoen errespetua lortzeko bidean, ekarpen ezin hobea egiten dio dinamika honek, lehenengo pertsonatik hasita, gazterian aldarri hau zabalduz, kontzientziak astinduz.
Aipatutako errepresio orokor horren baitan, muturreko egoera jasaten duten sektorea dauzkagu euskal preso politikoak ere. Esan bezala, ehundaka dira egun espetxeetan sakabanaturik aurkitzen diren gazte presoak. Isolamendua, bizi baldintza gogorrak, mehatxuak, xantaia, senide eta lagunak ikusteko oztopo amaigabeak, sakabanaketa... hau da gazte guzti horientzat egunerokotasuna, egun bat gehiago iraun ezin duen egoera larria, euren eskubideak ere, dagozkien eskubideak, errespetatzeko aldarria etengabe elikatu eta zabalduz.
Gazteok Demokraziaren Defentsan!
Gaur goizean Euskal Herriko gazte erakunde ezberdinetako hainbat partaidek prentsaurreko bat burutu dugu Bilbon azken aste hauetan jazotako gertakarien irakurketa egin eta guztion artean adostutako adierazpenaren berri emateko.
Mezu argia helarazi nahi izan dugu. Ez gaude ados Bilduko zerrenden inguruan hartutako erabakiarekin; oldarraldi judizial hau erabaki politiko batzuen zuzeneko ondorio dela uste dugu. Gainera, gertakari hauek Euskal Herriak azken hilabeteetan abian jarri duen aldaketa prozesua oztopatzen dute, eta euskal herritarren gehiengo baten aurkakoak dira.
Azken eguneratzea ( Osteguna, 2011(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 15:20etan ) |
Piztu Gazteria! Piztu Independentzia!Gazteon etorkizuneko aukera bakarra independentzia dela aldarrikatu genuen milaka gaztek Gernikan ospatu genuen Aberri egunean.
Milaka gazte bildu ginen Gernikan, Independentisten deialdiari jarraituz, Aberri Eguna ospatzeko. Gazteherriak apustu sendoa egiten du independentziaren alde, eta horregatik, egun honetan ere gure ekarpena egin nahi izan genuen. Honetarako, egun osoko egitaraua antolatu genuen eta milaka lagunek erantzun zioten gure deiari.
Azken eguneratzea ( Osteguna, 2011(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 15:20etan ) |






